Oier Elorzak irabazi du Gabiriako Leharrei lasterketako proba luzea

Ihintza Elustondo 2024ko api. 20a, 16:45
Oier Elorza, helmugara iristen. (Goierriko Hitza)

Azkoitiarrak ordubete, 58 minutu eta zortzi segundo behar izan ditu 24 kilometro eta 1.300 metroko desnibela dituen ibilbidea osatzeko.

Oier Elorza azkoitiarra nagusitu da gaur goizean jokatu duten Gabiriako (Gipuzkoa) Leharrei lasterketako proba luzean. Goierriko Trail Koparako bosgarren proba puntuagarria izan da. Bi korrikaldi izan dira: trail modalitateko luzea, 24 kilometrokoa eta 1.300 metroko desnibelduna; eta esprint motako motza (15 km eta 800 metro desnibela). Lasterketa luzean parte hartu du azkoitiarrak, eta ordu bat, 58 minutu eta zortzi segundo behar izan ditu hark ibilbidea osatzeko. Bigarren postuan Martin Diez Virto segurarra (Gipuzkoa) sailkatu da, zortzi segundora, eta hirugarren postuan Hodei Lujanbio goizuetarra (Nafarroa).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide