Isilune Zirkuluak elkarretaratzea deitu du ostegunerako

Intza Trula 2024ko api. 16a, 09:56
Isilune Zirkuluaren otsaileko elkarretaratzea. (Utzitakoa)

Harrera eta abegi ona lelo hartuta arautu gabeko migratzaileak erregularizatzea eskatuko dute etziko elkarretaratzean. 20:00etan izango da, plazan.

Etzi hileko hirugarren osteguna izanik, Isilune Zirkuluak elkarretaratzea deitu du herriko plazan, Harrera eta abegi ona lelopean arautu gabeko migratzaileak erregularizatzea eskatzeko. Hala, ohikoa den moduan, 20:00etan elkartuko dira plazan, zirkulu bat osatu eta elkarretaratze isila egiteko. 

Isilune Zirkulua egitasmoaren helburua mundu mailako "giza eskubide urraketak" salatzea da, eta horretarako "gizatasuna plazara" ateratzea. Elkarretaratzeak hileko hirugarren ostegunetan egiten dituzte, hilero "salaketa ezberdin bat plazaratuz".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide