Gorputz titere tailerra antolatu du Aizkibel liburutegiak haurrentzat

Ane Olaizola 2024ko api. 14a, 09:15

Bihartik hilaren 25era artean eman daiteke izena, liburutegira joanda edo hara deituta.

Aizkibel liburutegiak gorputz titere tailerra antolatu du apirilaren 25erako. Ostegun horretan, LH1etik LH4. mailara arteko umeei eskainiko diete tailerra, 18:30etik 20:00etara artean. Bertan parte hartzeko lekua mugatua da, eta bihar, astelehena, zabalduko dute izen-ematea. Hilaren 25era artean liburutegira joanda edo 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide