Maxixatzenen zozketak

'Almazenean' emanaldirako sarrerak zozkatu ditu Maxixatzen Gukak

Erredakzioa 2024ko api. 11a, 15:02

'Almazenean' antzezlana larunbatean eskainiko dute, 19:00etan, Baztartxo antzokian. Maxixatzen Gukak udalak emandako bina sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Txalo Produkzioak etxean ekoitzita, Almazenean antzezlana taularatuko dute etzi Zuhaitz Gurrutxagak eta Iker Galartzak larunbatean, Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Maxixatzen Gukak udalak emandako bina sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Miren Arregi Alberdi eta Mikel Osinalde bazkideak izan dira emanaldirako sarreren irabazleak.

Zozketa irabazi ez dutenek entradium.com atarian eros ditzakete sarrerak, hamar eurotan, eta egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira, leihatilan.

Antzezlanak Hermanos Machado saria jaso zuen 2023an, eta honako hau da haren sinopsia:

"Erretreta hartzeko dagoen arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama. Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia. David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide