Baserritarren egungo egoeraz eta protesten zergatiez aritu ziren atzo Elkargunean

Iraia Oteiza 2024ko api. 10a, 10:59
Baserritarren egoeraren inguruko hitzaldia, atzo. (Azkoitiko Udala)

Xabier Iraola ENBAko koordinatzaileak eta Xarrondo baserriko Aritz Eizagirrek azaldu zituzten baserritarren protesten eta traktoraden oinarrian dauden zergatiak. Bertaratu zirenek adi-adi entzun zituzten bien azalpenak.

Baserritarren protestak eta traktoradak. Zer dago mobilizazioen oinarrian? izenburupean, baserritarrek bizitakoen nondik norakoak eta protesten zein traktoraden zergatiak azaldu zituzten atzo arratsaldean Xabier Iraola ENBA Euskal Nekazarien Batasuneko koordinatzaileak eta Aritz Eizagirre Xarrondo baserriko esne ekoizleak. Hedabideetan bolo-bolo dabilen gaiaren inguruan euren ikuspegia lehen pertsonan azaldu zuten Iraolak eta Eizagirrek Elkargunean, eta bertaratu zirenek adi-adi entzun zituzten bien azalpenak.

Ingurumen Mahaiak antolatutako Trebakuntza eta Hausnarketa Saioen baitan egin zuten jardunaldietako bat izan zen atzokoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide