Dozenaka lagunek argiztatu dute Hilobirako Prozesio Santua

Ane Olaizola 2024ko mar. 30a, 09:46

Hilobirako Prozesio Santua egin zuten atzo gauean, parrokiatik Jausoroko ermitara arte, eta dozenaka lagunek jarraitu zuten bidea, kandelak eskuetan. 

Ostiral Santuko arratsaldeko prozesioaren ondotik, kandelen argipean egin zuten atzo gauean Hilobirako Prozesio Santua. Ohiko moduan, 21:30ean parrokiatik abiatu zen prozesioa, eta dozenaka herritarrek lagundu zieten bidea egiten, kandelak eskuetan zituztela. Jausoroko San Franzisko ermitara arte egin zuten prozesioa, etan han elkarrekin abestu zuten. 

Modu horretara, Aste Santuko azken ekintzetan murgildu da kristau komunitatea. Parrokiak honako ekintza hauek prestatu ditu datozen egunetarako:  

Bihar, larunbata. Pazko bezpera.

  • 21:00. Pazko gaubeila parrokian, euskaraz: sua, Pazko suzia eta uraren bedeinkapena. Berpizkunde meza.

Martxoak 31, Pazko igandea.

  • 12:00. Pazko meza nagusia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide