Ordutegi murriztua izango du Elkarguneak datozen jai egunetan

Ane Olaizola 2024ko mar. 28a, 08:52

Gaur, bihar eta astelehenean, 09:00etatik 14:00etara bitartean zabalduko dituzte Elkarguneko ateak.

Aste Santuko eta Pazko asteko jai egunak direla eta, ordutegi murriztua izango du Elkarguneak datozen egunetan. Hain zuzen, gaur, bihar eta astelehenean 09:00etatik 14:00etara zabalduko dituzte ateak. 

Asteburuan, berriz, ohiko ordutegian erabili ahal izango dira hango azpiegiturak: larunbatean 09:00 etatik 20:00etara bitartean eta igandean, 09:00etatik 14:00etara artean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide