'Cazafantasmas: imperio helado' filma emango dute asteburuan Baztartxon

Ane Olaizola 2024ko mar. 27a, 09:00

Larunbat, igande eta astelehen iluntzean eskainiko dute 7 urtetik gorakoei zuzendutako filma. 

Datozen egunetan Cazafantasmas: imperio helado filma ikusi ahal izango da Baztartxo antzokian. Hiru egunetan eskainiko dute filma: larunbatean, igandean eta astelehenean. 

Larunbatean eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango da 7 urtetik gorakoei zuzendutako filma, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. 

Hemen ikus-entzunezkoaren aurrerapen bideoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide