Azkoitiarren doinuak

Jon Andoni Martin 'Pegote'-ren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2024ko mar. 27a, 09:00
Jon Andoni Martin argazkilaria.

Jon Andoni Martin Pegote da Azkoitiarren doinuak ataleko 37. protagonista. Maxixatzenek hala eskatuta, argazkilariak bost euskal kanta hautatu ditu, bakoitza arrazoi jakin batengatik.

  • Ez naiz ni (Zea Mays eta Rozalen)

"Euskaraz bizi eta euskalduna izan arren, nire gurasoak erdaldunak ziren, Andaluzia eta
Salamancatik etorriak. Abesti honek sentimenduak nahasten dizkit".

  • Siniskeriak (Gari)

"Orain dela urte batzuk pasa genituen momentu ahaztezin haiengatik, Hertzainakin hasi eta Garikin amaitu. Disko honetako abesti hau aukeratzen dut Txapla tabernan Garik emandako kontzertuagatik, eta disko hau, besteak beste, Ramoni (Txintxue) eta niri eskainia dagoelako".

  • Berandu dabiltza (Ruper Ordorika)

"Abesti hau horren berezia da... Iruditzen zait ez lukeela falta behar izan inoren play zerrendan".

  • Nere ekialdean (Benito Lertxundi)

"Abesti hau aukeratzen dut pasadizo batengatik. Urte batzuk pasatu dira Argentinako
familia bat Madariaga auzora bixitan etorri zenetik, eta bitartean, gure jatetxera, Otarrera, bazkaltzera etorri ziren. Bazkaria aurrera zihoala, konturatu ginen denak negarrez hasi zirela, eta esan ziguten erabat hunkitu zirela abestiaren hasierarekin eta Benitoren ahotsarekin. Ez zuten ulertzen abestian zer esaten zen, baina zioten beraien arbasoak euskaldunak zirela eta erabat hunkitu zirela abesti horrekin. Oso momentu berezia izan zen, hunkigarria".

  • Bere hitzen falta (Su Ta Gar)

"Gure etxeko soinu banda delako. Dutxan, nerabearen gelan, kaskoetan eta abar ikusi ditugulako hirurok kontzertu batzuk batera. Eta beti nire bikotea eta semea gogoratuko
dizkidalako".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide