Basotik Fundazioaren aurkezpenak herritarren interesa piztu du

Ane Olaizola 2024ko mar. 22a, 14:48
Basotik Fundazioaren aurkezpena, atzo (Azkoitiko Udala)

Basotik Fundazioak batzar informatiboa eskaini zuen atzo arratsaldean Elkargunean, eta baso-jabeak ez ezik, beste hainbat herritar ere bildu ziren Elkargunean. 

Basotik Fundazioak batzar informatiboa eskaini zuen atzo arratsaldean Elkargunean, eta herritarren intersa piztu zuen saioak, asko izan baitziren hara bertaratu zirenak. Batez ere baso-jabeei zuzendutako aurkezpena izan zen atzokoa, egitasmoaren helburua baita basoen "abandonua" saihestea, jurjabeekin "lankidetzan": "Baso-jabeei zaintza jasangarriko zerbitzu bat eskainiz herri ikuspegi batetik, alderdi ekonomikoez haratago, ingurumen eta iraunkortasun irizpideak kontuan hartuko dituena". Hain justu, fundazioak baso-jabeei aukera emango die haien baso eremuen titularitatea mantenduz, basoen zaintza eta kudeaketa bere esku uzteko, "ordain ekonomiko baten truke". Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiaren %100eko partaidetza du. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide