Ingurumen arloko jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko epea, zabalik

Iraia Oteiza 2024ko mar. 22a, 09:57

Eskaerak maiatzaren 7a baino lehen egin beharko dira, udalaren webgunean dagoen eskaera orria beteta.

Azkoitiko Udalak ingurumenarekin lotutako jarduerak edo programak gauzatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Honakoak izan daitezke laguntza horien onuradun: irabazi asmorik ez duten eta euren jarduera eremua Azkoitian duten entitate, elkarte, klub, erakunde eta sozietateak, zein ingurumenaren alde lan egiteko eskuarki Azkoitian elkartzen diren gizabanako eta taldeak. Dirulaguntzak eska daitezke, besteak beste, hitzaldiak, dibulgazio-kanpainak eta azterlanak antolatzeko, prestakuntza ikastaroak egiteko, herritarren parte hartzea sustatzen duten jardueretarako, edota zenbati jarduera burutzeko behar den materiala eskuratzeko. Eskaera egiteko azken eguna maiatzaren 7a izango da.

Informazio gehiago, udalaren atarian eskura daiteke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide