'Urrutira joan gabe'

'Urrutira joan gabe' saioaren denboraldiko azken saioa, Zarauzko Zingira basoan

Erredakzioa 2024ko mar. 22a, 09:00

Erlo Guka Telebistak Urrutira joan gabe saioaren denboraldiko seigarren eta azken atala eskaini zuen asteazkenean. Zarauzko Zingira basoa ezagutu zuen Mireia Galarza kazetariak, Pagoeta mendi elkarteko Joxean Iruretagoienaren eta Antton Gurrutxagaren eskutik.

Erlo Guka Telebistak Urrutira joan gabe saioaren hirugarren denboraldiko seigarren eta azken atala eskaini zuen herenegun, asteazkena. Zarauzko mendi ibilaldi bat egin zuen Mireia Galarza kazetariak, Pagoeta mendi elkarteko Joxean Iruretagoienak eta Antton Gurrutxagak lagunduta. Hain justu, Zarauzko Zingira basoa ezagutzeko ibilaldia egin zuten hirurek elkarrekin.

Asteazken gauean Erlo Guka Telebistan eskaini ondotik, gaur, ostirala, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) ikusgai jarri du saioa eskualdeko bere tokiko hedabide guztietan. Guztira, Urrutira joan gabe saioaren sei atal eskaini ditu Erlo Guka Telebistak. Honako zerrenda honetan ikus daitezke saioaren hirugarren denboraldiko gainerako bost saioak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide