'Tratamos demasiado bien a las mujeres' eta 'La aventura infinita' filmak emango dituzte asteburuan Baztartxon

Aitziber Arzallus 2024ko mar. 20a, 14:08
'Tratamos demasiado bien a las mujeres' filmaren irudi bat.

Larunbat, igande eta astelehen iluntzean eskainiko dute Tratamos demasiado bien a las mujeres filma, eta igande arratsaldean ikusi ahal izango da umeentzako La aventura infinita.

Datorren asteburuan bi filma ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian: Tratamos demasiado bien a las mujeres helduei zuzendutakoa batetik, eta La aventura infinita umeentzako filma, bestetik.

Hirutan botako dute Tratamos demasiado bien a las mujeres filma: larunbatean eta igandean 19:30ean, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Bestalde, haurrentzako La aventura infinita filma igande arratsaldean ikusi ahal izango da, 17:00etan hasita.

Hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

  • Tratamos demasiado bien a las mujeres:

  • La aventura infinita:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide