23. Korrika

Haurrek harro egin dute korrika herrian

Andoni Elduaien 2024ko mar. 19a, 17:19

Floreaga Ikastetxeko, Bizilore Eskola Aktiboko eta Xabier Munibe Ikastolako haurrek 23. Korrika Txikia egin dute Harro herri lelopean gaur, asteartea, herriko kaleetan zehar. Ikasleek, irakasleek eta eskoletako ordezkariak kalerik kale ibili dira.

23. Korrika Azkoitira heltzear da. Biharko 05:24ean Txerloiko bihurgunera iristea aurreikusten du AEK-k, eta euskararen aldeko ekimen koloretsuaren atarian, herriko ikastetxeetako ikasleek Korrika Txikia egin dute gaur arratsaldean herriko kaleetan zehar. Xabier Munibe Ikastolako, Bizilore Eskola Aktiboko eta Floreaga Ikastetxeko ikasleek, irakasleek zein eskoletako ordezkariek bat egin dute euskararen aldeko Harro herri aldarriarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide