Holz Und Blechek musika saioak antolatu ditu ostiralerako

Ane Olaizola 2024ko mar. 20a, 09:00

Arratsaldetik aurrera, disko jartzaileak izango dira Oteiza frontoietan eta Ttakun tabernan.

Datorren maiatzaren 3an eta 4an Holz Und Blech musika elektronikoaren jaiak hartuko ditu herriko kaleak, eta horren atarian, taldeak hainbat disko jartzaileren saioak antolatu ditu datorren ostiralerako.

Batetik, I'ma eta Souti disko jartzaileek Oteiza frontoiak girotuko dituzte 18:00etatik 22:00etara bitartean, eta gauerditik aurrera, Ttakun taberna girotuko dute Goiko eta Kintana disko jartzaileek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide