Oier Elorza azkoitiarra txapeldun, Ahuntzen lasterketan

Intza Trula 2024ko mar. 19a, 10:31
Oier Elorza Ahuntzen lasterketaren helmuga zeharkatzen. (Goiena)

Larunbatean jokatu zituzten Elgetan Antxumeen eta Ahuntzen lasterketak. Oier Elorza azkoitiarrak 01:40:05 denboran amaitu zuen ibilbidea.

Oier Elorza azkoitiarrak irabazi zuen larunbatean Elgetan jokatutako Ahuntzen lasterketa, ibilbidea 01: 40:05 denboran amaituta. 09:50ean hasi zen 12 eta 16 urte bitartekoen Antxumeen lasterketa, eta 10:00etan abiatu ziren Ahuntzen lasterketako korrikalariak. Hirugarren edizioa izan zen, eta guztira 340 lagunek hartu zuten parte.

Halaber, emakumeetan azkarrena Oihana Kortazar izan zen: helmugara 01:50:58 denboran iritsi zen. Gizonetan, bigarren eta hirugarren sailkatuak Ibai Cebrian (01:41:38) eta Iraitz Legorburu (1:43:32) izan ziren, hurrenez hurren. Emakumeetan, berriz, Ainara Uribarrirentzat izan zen bigarren postua (2:03:39), eta, hirugarrena, Itxaro Zabaletarentzat (2:07:39).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide