Bizkargi eta Iraurgi abesbatzen ahotsek girotu dute Kontzejupea

Nerea Uranga 2024ko mar. 17a, 15:23

Bizkargi musika eta dantza eskolaren 23. Taldez Talde egitasmoaren azken saioa izan da gaur. Iraurgi eta Bizkargi abesbatzen ahotsekin gozatu izan dute Kontzejupean bildutakoek.

23. Taldez Talde egitasmoaren azkenengo saioa izan da gaur eguerdikoa. Martxoko igandeetan jaialdiak antolatu ditu Bizkargi dantza eta musika eskolak. Gaurkoan, Bizkargi eta Iraurgi abesbatzen txanda izan da, eta jendez bete da Kontzejupea kontzertuaz gozatzeko. Bizkargi abesbatzak Maje Larrañagak zuzenduta eta Itxaso Alberdi pianoa jotzen zela abestu du. Iraurgi abesbatzak, berriz, Iñaki Maidaganek zuzenduta jardun du. Bukaeran, elkarrekin bi kantu abestu dituzte bi taldeek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide