'Juana' liburua aurkeztu du Jon Artanok Elkargunean

Intza Trula 2024ko mar. 6a, 10:20
Jon Artanok 'Juana' liburua aurkeztu zuen atzo Elkargunean. (Azkoitiko Udala)

Jende ugari bertaratu zen atzo arratsaldean kazetari zestoarraren aurkezpenera. Azkoitiko Udalak Martxoaren 8aren bueltan antolatutako saioa izan zen.

Jon Artano kazetari zestoarrak Juana liburuaz hitz egin zuen atzo arratsaldean Elkargunean. Herritar asko joan zen saiora, eta adi jarraitu zituzten Artanoren azalpenak. Azkoitiko Udalak Martxoaren 8ko egitarauaren barruan antolatu zuen aurkezpena.

Hain zuzen, Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak ematen duten Tene Mujika Bekari esker idatzi du zestoarrak Juana, ez fikziozko lana, eta 2023ko urrian aurkeztu zuen lehendabizikoz Donostian. 160 orriko lana da, Juana Perea Plata zenaren istorioa oinarri duena. 2020an erail zuten Perea gizon armatu batzuek, Kolonbian.

'Juana' liburuaren aurkezpena, atzo, Elkargunean. (Azkoitiko Udala)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide