'Dune 2' eta 'Museoaren zaindariak' filmak eskainiko dituzte asteburuan Baztartxon

Iraia Oteiza 2024ko mar. 6a, 09:00
'Dune 2' filmeko irudi bat. (Sensacine)

Larunbatean, igandean eta astelehenean eskainiko dute Dune 2 filma, eta igandean, berriz, Museoaren zaindariak haurrentzako filma.

Datozen egunetan Dune 2 eta Museoaren zaindariak filmak ikusi ahal izango dira Baztartxo antzokian. Helduei zuzendutako Dune 2 filma hiru egunetan ikusteko aukera izango da: larunbatean eta igandean 19:30ean, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Bestalde, umeei zuzendutako Museoaren zaindariak euskarazko filma emango dute igandean, ohiko moduan, 17:00etan.

Hona hemen bi filmen bideo aurrerapenak:

Dune 2:

Museoaren zaindariak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide