23. Korrika

23. Korrikan lekukoa eramateko aukera zozkatuko du Herrixenek

Iraia Oteiza 2024ko mar. 4a, 16:50

Herrixen elkarteko kideak, 21. Korrikan.

Zozketan parte hartzeko, herriko saltokietan erosketak egin, eta horietan adierazitako txartelak norbere datuekin bete beharko dira. Parte hartzeko azken eguna martxoaren 14a izango da.

23. Korrikan lekukoa eramateko aukera zozkatuko du Herrixenek. Martxoaren 20ko goizaldean igaroko da euskararen aldeko lasterketa Azkoititik, eta kilometro erdian parte hartzeko eta tarte horretan lekukoa eramateko aukera eskaini nahi die herritarrei merkatari elkarteak.

Zozketan parte hartzeko, herriko saltokietan erosketak egin, eta horietan adierazitako txartelak norbere datuekin bete beharko dira. Kilometro erdia izango da sari nagusia, baina Korrikako materialaren hiru sorta ere zozkatuko ditu Herrixenek. Parte hartzeko azken eguna martxoaren 14a izango da, eta zozketa martxoaren 15ean egingo du merkatari elkarteak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide