Maxixatzenen zozketak

'Baginaren bakarrizketak' emanaldirako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzen Gukak

Erredakzioa 2024ko mar. 4a, 12:00

'Baginaren bakarrizketak' emanaldia ostiralean eskainiko dute, 19:00etan, Baztartxo antzokian. Maxixatzen Gukak udalak emandako sarrera bikoitz bat zozkatuko du bazkideen artean.

Itziar Urretabizkaia, Ainhoa Etxebarria eta Intza Alkain aktoreek Baginaren bakarrizketak emanaldia eskainiko dute ostiralean, Emakumeen Nazioarteko Egunean. 19:00etan hasiko da emanaldia, Baztartxo antzokian. Maxixatzen Gukak udalak emandako sarrera bikoitz bat zozkatuko du bazkideen artean.

Zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.

Irabazlea ostegunean jakinaraziko du Maxixatzen Gukak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide