Euskal dantzek eta musika tresnek girotu dute eguerdian Kontzejupea

Ane Olaizola 2024ko mar. 3a, 13:30

Bizkargi musika eta dantza eskolak antolatuta, Taldez Talde egitasmoa hasi da gaur, euskal dantzen eta musika tresnen emanaldiarekin. Datozen bi igandeetan ere izango dira kontzertuak.

Euskal dantzek eta musika tresnek girotu dute eguerdia Kontzejupean, horiek izan baitira Taldez Talde egitasmoaren aurreneko saioaren protagonistak. Hotzari aurre eginez, giro atsegina nagusitu da emanaldian, eta dozenaka lagun elkartu dira udaletxe azpiko frontoian.

Guztira, hiru emanaldi izango dira Bizkargi musika eta dantza eskolak antolatzen duen egitasmoaren barruan: hurrengo astean, martxoaren 10ean, Azkoitiko Musika Bandak eta Bizkargi Banda Gazteak eskainiko dute kontzertua; martxoaren 17an, berriz, Bizkargi eta Iraurgi abesbatzek itxiko dute egitasmoa. Kontzertu guztiak 12:30ean hasiko dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide