Martxoaren 8rako mobilizazioa deitu du Itaiak

Maialen Etxaniz 2024ko ots. 26a, 10:20

2023ko Martxoaren 8ko elkarretaratzea. (Itaia)

19:00etan egingo dute mobilizazioa, Emakume langileok borrokara. Sozialismoa eraiki lelopean.

Beste urte batez, Itaiak hainbat deialdi egin ditu Martxoaren 8rako. Azkoitian, manifestazioa egingo dute 19:00etan hasita, plazatik. Aurten, Emakume langileok borrokara. Sozialismoa eraiki lelopean deitu dute mobilizazioa. 

"Emakume langileon zapalkuntzarekin amaitzeko oinarriak jarriko dituen gizarte sozialista eraikitzeko norabidean moblilizatzeko eta kaleak hartzeko dei egiten dugu", adierazi dute. 

Urola Erdiko Itaiak Azkoitian ez ezik, Azpeitian zein Zestoan ere deitu ditu protestak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide