KZguneko martxoko ikastaro eskaintza ezagutarazi dute

Iraia Oteiza 2024ko ots. 19a, 12:03

27 ikastaro eskainiko dituzte guztira, eta horietatik 4 euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurre, bideokonferentziaz edota urruneko modalitatean.

Azkoitiko KZgunean martxoan eskainiko dituzten ikastaroen berri eman dute dagoeneko, eta horietako ikastaroren batean izena eman nahi duenak irekita du aukera. 27 ikastaro eskainiko dituzte guztira datorren hilean, eta horietatik 4 euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurre, bideokonferentziaz edota urruneko modalitatean.

Hauek dira martxoan KZgunean euskaraz egin ahal izango diren ikastaroak:

  • Musika aplikazioak zure Smartphonean
    • Bideokonferentzia.
    • 4 ordu.
    • Martxoaren 7an eta 8an.
  • Ofimatika orokorra. LibreOffice
    • Urrunekoa.
    • 40 ordu.
    • Martxoaren 11tik apirilaren 17ra.
  • Instagram, argazkiak atera eta partekatu zure unerik onenak
    • Urrunekoa.
    • 10 ordu.
    • Martxoaren 4tik martxoaren 13ra.
  • Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak
    • Bideokonferentzia.
    • 4 ordu.
    • Martxoaren 7an eta 8an.

Izen-ematea

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat bide dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda eman daiteke izena. Bestetik, telefonoz deituta (943-02 36 19) ere eman daiteke izena. Hala eta guztiz ere, ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunearen webgunearen bidez ere eman daiteke izena; ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.

KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek bideotutorialak kontsulta ditzakete, honako esteka hauen gainean klik eginez:

Azkoitiko KZgunea Aita Madinabeitia enparantzan dago, Zubiaurre Elkarguneko 1. solairuan. Astelehenetik ostiralera egon ohi da irekita, 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide