Hiru film eskainiko dituzte datozen egunetan Baztartxon

Iraia Oteiza 2024ko ots. 14a, 09:00
'El correo' filmeko irudi bat.

'El correo' igande eta astelehen iluntzean ikusi ahal izango da; haurrentzako 'Katak, la pequeña ballena blanca' filma, berriz,  igande arratsaldean; eta 'Sobre todo de noche' astearteko zineforum saioan eskainiko dute. Larunbatean ez da film emanaldirik izango, egun horretan Go!azenek bere ikuskizun musikatua eskainiko baitu Baztartxon.

Igandetik asteartera bitartean hiru film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian: El Correo, Katak, la pequeña ballena blanca, eta Sobre todo de noche.  

Umeei zuzendutako Katak, la pequeña ballena blanca filmarekin hasiko dute asteburuko zine programazioa igande arratsaldean, 17:00etan. Ondoren, 19:30ean, El correo filma eskainiko dute, eta hurrengo egunean ere, ikuslearen egunean, film hori ikusteko aukera izango da, 20:00etan. Sobre todo de noche, berriz, astearteko zineforum saioan eskainiko dute, 20:00etan hasita.

Larunbatean ez da film emanaldirik izango, egun horretan Go!azen 10.0 Basakabitik Mundura ikuskizun musikatua izango baita Baztartxo antzokian, 16:00etan eta 18:30ean.

Hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:

El correo:

Katak, la pequeña ballena blanca:

Sobre todo de noche:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide