Hobaria izango dute herriko saltokietan Azkoitia txartela erabiliz erosketak egiten dituzten herritarrek

Iraia Oteiza 2024ko ots. 8a, 16:34

Astelehenean hasi eta hilaren 26ra bitartean erosketak Herrixen elkarteko saltokietan egiten dituztenek jasoko dute hamar euroko hobaria. Horretarako, Azkoitia txartelarekin egin beharko dituzte erosketen ordainketak.

Azkoitiko Herrixen mekartari elkarteak astelehenean abiatuko du otsaileko kanpaina. Otsailaren 12an hasi eta hilaren 26ra bitartean erosketak Herrixen elkarteko saltokietan egiten dituztenek, hamar euroko hobaria jasoko dute hurrengo erosketak egiteko.

Hobaria jasotzeko, nahitaezkoa izango da erosketa horien ordainketak Azkoitia txartelarekin egitea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide