Baztartxo antzokia bete dute Jenny Caleroren ikasleek

Intza Trula 2024ko urt. 21a, 08:20

Born to dance akademiako ikasleek atzo arratsaldean eskaini zuten dantza emanaldia. Ohi bezala, askotariko dantzak taularatu zituzten jendaurrean, eta giro ederra sortu zen Baztartxon.

Jenny Caleroren Born to dance dantza akademiako ikasleek Baztartxo antzokia bete zuten atzo arratsaldeko emanaldian. 19:00etan hasita, haurrek zein helduek, areto dantzak eta musikal, funky nahiz performance erako dantzak egin zituzten oholtza gainean. Giro bikaina sortu zen emanaldia ikustera bertaratu ziren herritarren eta dantzarien artean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide