Askotariko jarduerak, burua eta gorputza prest izateko

Ane Olaizola 2024ko urt. 18a, 11:56

Burua eta gorputza aktibo manten ditzaten, besteak beste kakorratz lanak, masajeen saioa eta burua lantzeko jolasak egin dituzte Elkargunean bildu diren herritarrek.

Izarraitz Lanbide Heziketan Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta zikloa egiten ari diren ikasleek hainbat jarduera antolatu dituzte gaur, 55 urtetik gorako herritarrei zuzenduta. Burua eta gorputza aktibo manten ditzaten, besteak beste kakorratz lanak, masajeen saioa eta burua lantzeko jolasak egin dituzte Elkargunean bildu direnek.

Informatika lantzeko eta yoga egiteko asmoa ere bazuten gaur, baina ez dute astirik izan, eta hurrengo ostegunera atzeratu dituzte horiek. 10:00etatik 11:30era elkartuko dira berriz, leku berean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide