Erregetako zozketako sariak banatu ditu Herrixenek

Ane Olaizola 2024ko urt. 17a, 16:14
Errege zozketako saridunak (Herrixen merkatari elkartea)

Aldako kristaldegiko zein Alzuaran eta Aizterri Home dendetako hiru bezerok 500 euroko erosketa bonu bana eskuratu dute.

Urtea hastearekin batera, Herrixen merkatari elkarteak Erregetako zozketa antolatu zuen beste behin, eta urtarrilaren 8ra bitartean herriko dendetan erosketak egin dituzten herritar guztien artean 500 euroko hiru sari zozkatu ditu. Kanpaina amaituta, elkarteak sariak banatu ditu, eta Aldako kristaldegiko zein Alzuaran eta Aizterri Home dendetako hiru bezero izan dira aurtengo saridunak. Horiek 500 euroko erosketa bonu bana eskuratu dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide