Azkoitiarren doinuak

Manex Ansorregiren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2023ko abe. 27a, 09:00

Manex Ansorregi saskibaloi jokalaria. (Utzitakoa)

Manex Ansorregi saskibaloi jokalaria da Azkoitiarren doinuak ataleko 34. protagonista. Maxixatzenek hala eskatuta, kirolariak bost euskal kanta hautatu ditu, bakoitza arrazoi jakin batengatik.

  • Aspaldiko Loreak (EH Sukarra)

"Asko gustatzen zaidan kantu bat da eta sarritan entzuten dut".

  • Iluntzean (Ken zazpi)

"Ken zazpi egunerokotasunean asko entzuten dudan taldea da. Abesti honek lasaitasuna trasmititzen dit eta leku guztietan entzuten dut, izan etxean zein bidaietan".

  • Burua hotz eta bihotza bero (Des-kontrol)

"Asko motibatzen nauen abestia da. Hori dela eta, askotan partida bat jokatu aurretik entzuten dut".

  • Aitormena (Hertzainak)

"Edozein momentutan gustora entzuten dudan kantu bat da".

  • Rantxera (Ansorregi eta Larrañaga)

"Etxean aitari kantu ezberdin asko entzuten dizkiogu, eta hau asko gustatzen zaidanetako bat da".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide