Olentzeroren, Mari Domingiren eta Errege Magoen bisita jaso dute herriko ikastetxeetan

Iraia Oteiza 2023ko abe. 22a, 15:30

Olentzerok atzo arratsaldean bisitatu zituen Floreaga Ikastetxeko ikasleak. Gaur, berriz, Xabier Munibe Ikastolan izan dira Olentzero eta Mari Domingi, eta Errege Magoak Floreagako ikasleak bisitatu dituzte.

Une magikoak bizi izan dituzte atzo eta gaur herriko ikastetxeetako haurrek. Atzo, osteguna, Olentzeroren bisita jaso zuten Floreaga Ikastetxean, eta gaur, ostirala, Errege Magoak hurbildu dira On Bosco aretora, eta neska-mutilek kantuan egin diete ongi etorria Meltxorri, Gasparri eta Baltasarri.

Xabier Munibe Ikastolakoek ere goiz berezia izan dute gaurkoa, Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita jaso baitute Gabonen atarian. Bikotea gelaz gela ibili da ikasleak zein irakasleak agurtzen, eta amaieran, guztiak elkartu dira aretoan eta hainbat abesti zein bertso kantatu dizkiete haurrek.

Ikusi hemen Olentzerok Floreaga Ikastetxera egindako bisitaren argazki gehiago.

Ikusi hemen Errege Magoek Floreaga Ikastetxera egindako bisitaren argazki gehiago.

Ikusi hemen Olentzerok eta Mari Domingik Xabier Munibe Ikastolara egindako bisitaren argazki gehiago.

(Argazkiak: Floreaga Ikastetxea eta Xabier Munibe Ikastola).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide