Gabonetako piezak jotzen hasi da plazako karilloi erlojua

Iraia Oteiza 2023ko abe. 18a, 16:19

Gabon jaietan, 12:00etan, Jesus jaio da pieza entzungo da plazan; eta 20:00etan, berriz, Abenduko hilaren 24 eta Olentzero piezen nahasketa bat.

Aurtengo Gabon jaietan ere zenbait abesti joko ditu plazako karilloi erlojuak, egunean bitan. Honenbestez, 12:00etan, Jesus jaio da abestia eskainiko die karilloiak herritarrei; eta 20:00etan, berriz, Abenduko hilaren 24 eta Olentzero piezen nahasketa bat. Pieza ezagun horiek Gabon jaiek iraun bitartean joko ditu karilloiak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide