VIII. Orbel-jokoak

VIII. Orbel-jokak: bigarren asteko galderak, azaroak 17-23

Erredakzioa 2023ko aza. 17a, 08:00

Hona hemen 2023ko Orbel Jokoen bigarren asteko Euskaraldiari buruzko galderak. Erantzunak, beranduenez, osteguneko 12:00etarako bidali behar dira, 675 85 71 11 telefono zenbakira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora. Zorte on!

1.- Euskola 1. Pilar Kaltzada. Ze herritako umeak zaintzen sortu zitzaion Pilarri euskara ikastearen beharra?

2.-Euskola 1. Pilar Kaltzadak Azkoitian egindako ikerketa aipatu zuen abiapuntu moduan. Zein da ikerketa horren izenburua?

3.- Euskola 1. Pilar Kaltzadaren iritziz zein da gehien landu beharreko arloa?

  • Hezkuntza 
  • Lan mundua
  • Arlo soziala

4.- Euskola 2. Martxelo Otamendi. Orain arte erakarri ez duen ze kolektibo erakarri beharko luke euskalgintzak?

  • Gazteak
  • Helduak
  • Jubilatuak

5.-Euskola 2. Hego Ameriketako zein herrialde aipatu zuen Martxelok bertako hizkuntza Estatu hizkuntza daukana?

6.- Euskola 2. Martxelo Otamendiren iritziz ze atzerriko abeslari ezagunek hitz egin du euskaraz Gasteizko parlamentari batzuek baino gehiago?

7.- Euskola 3. Jon Sarasuarentzat euskalgintza noraezean dabil, lainopean. Ze mendi erabili zuen adibide moduan?

8.- Euskola 3. Jon Sarasuarentzat zenbat pausu eta zenbat jauzi eman behar dira?

9.- Euskola 3. Sarasuaren iritziz Euskal Herriko ze herrialde(etan) dago gaur egun mugimendurik interesgarriena kulturan?

10.- Euskola 4. Jone Miren eta Jaimek gaur egungo euskal gazteen kultura nola definitu zuten?

  • Lokala
  • Nazionala
  • Mundukoa

11.- Euskola 4. Zein bi esparrutan eragin beharko luke bereziki euskalgintzak hemendik aurrera?

12.-Euskola 4. Jaime Altunak nerabeek gaztelera gero eta gehiago erabiltzearen arrazoia ulertzeko blog bateko azken artikulua aipatu zuen. Zein da blogaren izena?

13.- Guztira zenbat pertsona bertaratu dira Euskolako hitzaldietara?

  • 95
  • 105
  • 115etik gora

14.- Hitzaldi bateko galderetan musikari euskaldun batek hitza hartu zuen, zeini izan zen?

15.- Terraplanisten aipamena zeinek egin zuen?