Azkoitiarren doinuak

Ana Azkoitiaren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2023ko ira. 6a, 09:00

Ana Azkoitia alkatea.

Ana Azkoitia Azkoitiko alkatea da Azkoitiarren doinuak serieko 32. protagonista. Herriko alkateak bost euskal kanta hautatu ditu, bakoitza arrazoi jakin bategatik.

  • Itzulera (Zetak)

"Oporrak ekartzen dizkit gogora. Iaz, familia osoa oporretara joan ginenean, askotan abesten genuen. Kantu zoragarria izateaz gain, familia giroan bizitako momentu politekin lotzen dut".

  • Behin batian Loiolan (Egan)

Egan entzuten badut, gazte sasoiko erromeriak etortzen zaizkit burura. Dantza, festa, gaua, gaztetasuna… Hori guztia da Egan niretzat".

  • Anek idatzi dit zutaz (Mikel Urdangarin)

"Badut pasadizo bat. Behin, Durangoko Azokara joan nintzen alabarekin, eta Urdangarini diskoa sinatzeko eskatu genion. Hark nori dedikatu behar zion galdetu zigun, eta guk, Anari (niri) eta Aneri (nire alabari) erantzun. Barrez aritu ginen".

  • Itsasoa gara (Ken Zazpi)

"Ikaragarri gustatzen zait Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin (EOS) grabatutako abestia. Abesti horretako biolin-soloa entzuten dudanean, berriro biolina jotzen hasteko gogoa sartzen zait".

  • Suzko erroberak (Bulego)

"Gure etxearen atzealdean aritu ziren abestia grabatzen, eta jarraipena ondo egin genien. Kantu polita da, eta talde ederra".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide