Ikasturte amaierako jaialdi koloretsua egin dute Floreaga Ikastetxekoek

Andoni Elduaien 2023ko eka. 16a, 08:35

Floreaga Ikastetxeak ikasturte amaierako jaialdia eskaini zuen atzo, osteguna, Gurea pilotalekuan. HHtik DBHra arteko ikasleek eta guraso talde batek parte hartu zuten ikuskizun koloretsuan.

Floreaga Ikastetxeak ikasturte amaierako jaialdia egin zuen atzo, osteguna, Gurea pilotalekuan. Egun berezia izan zen ikastetxearentzat atzokoa; izan ere, lau urteren ondoren egin zuten ikasturtea agurtzeko jaialdia. HHtik DBH1era arteko ikasleek eta guraso talde batek parte hartu zuten ikuskizun koloretsuan.

Atzo, nazioartean ezagunak egin diren filmen inguruko jaialdia eskaini zuten haurrek. Filmetako protagonisten itxura hartu zuten gaztetxoek, eta musikak lagunduta, dantza eta koreografia sorta ederra eskaini zieten pilotalekuko harmailak bete zituzten gurasoei nahiz etxekoei.

(Argazkiak: Floreaga Ikastetxea)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide