Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso du Floreaga ikastetxeak

Ane Olaizola 2023ko eka. 15a, 08:30

Eusko Jaurlaritzaren Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso dute Bizkai eta Gipuzkoako 25 ikastetxek, tartean, Azkoitiko Floreaga ikastetxeak. Eskolaren arabera, jaso berri duena laugarren ziurtagiria da.

Eusko Jaurlaritzaren Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso dute Eskolako Agenda 2030 programan parte hartu duten Bizkai eta Gipuzkoako 25 ikastetxek, tartean, Azkoitiko Floreaga ikastetxeak.

Iñigo Urkullu lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak banatu zituzten sariak joan zen asteazkenean, Busturiako (Bizkaia) Urdaibaiko Ekoetxean egindako ekitaldian. Han izan ziren, besteak beste, Floreaga ikastetxeko ordezkariak.

Ziurtagiria lortzeko, ikastetxeek "auditoretza" bat gainditu dute, eta haiek "berrikuntzaren, kalitatearen eta ingurumenarekiko konpromisoaren alde" egin duten lanagatik saritu ditu Jaurlaritzak. Azkoitiko ikastetxeak jakinarazi duenez, jaso berri duena laugarren ziurtagiria da, eta ziurtagiri hori lortu duen "bakarra" da Azkoitian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide