Floreaga Ikastetxeak ikasturte amaierako jaialdia egingo du ostegunean

Andoni Elduaien 2023ko eka. 14a, 09:04
2019ko jaialdiko irudietako bat. (Artxiboa)

18:00etan hasiko da jaialdia Gurea pilotalekuan. Dantza eta musika ikuskizunarekin agurtuko dute ikasturte zaharra Floreagan.

Ikasturte amaierara heltzeko gutxi falta da, eta udako oporraldia noiz iritsiko egunak zenbatzen ari dira ikasleak. Ikasleen jaialdiarekin itxi ohi dute ikasturtea herriko ikastetxeek, eta aurten, Floreaga Ikastetxearen txanda da.

Hori horrela, bihar, osteguna, Floreaga Ikastetxeak ikasturte amaierako jaialdia egingo du Gurea pilotalekuan, 18:00etan hasita. HHko eta LHko ikasleen dantza eta musika ikuskizunarekin agurtuko dute ikasturte zaharra Floreagan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide