Aitor Alberdi, IMHko ikasle aipagarri

Mailo Oiarzabal 2023ko eka. 13a, 10:20
Aitor Alberdi, saria jasotzen. (IMH)

Lanbide Heziketako Espezializazioko 2022-2023 ikasturteko ikasle aipagarriaren saria jaso du azkoitiarrak Elgoibarko ikastetxean.

Elgoibarko (Gipuzkoa) IMH Lanbide Heziketako institutuak IMH Sariak banatu zituen joan den astean, 2022-2023 ikasturteko graduazio ekitaldiaren barruan, eta sari horietako bat Aitor Alberdi Aizpuru azkoitiarrarentzat izan zen.

Hain zuzen ere, Lanbide Heziketako Espezializazioko ikasle aipagarriaren saria jaso du Alberdik. Aurretik erdi mailako mekanizazioa eta goi mailako fabrikazio mekanikoaren produkzioaren programazioa ikasi ondoren, fabrikazioko Etekin Handiko Mekanizazioa espezializazioa ikasi du azkoitiarrak. "Alderdi duala Erlo enpresan egin du, eta bertan jarraituko du lanean", IMHk azaldu duenez. Elgoibarko Txankakua merkatarien elkartearen 300 euroko erosketa bonuak jaso ditu Alberdik sariaren truke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide