Udal eta foru hauteskundeak 2023

Foru bozetan ere, EAJ izan da lehen indarra Azkoitian

Julene Frantzesena 2023ko mai. 29a, 10:23

Foru bozetako Azkoitiko emaitzak, grafikoan.

Zehazki, EAJk botoen %42,27 eskuratu ditu (2.205 boto). EH Bildu izan da bigarren indarra, bozen %41,56 jasota (2.168 boto), eta alde handiarekin, PSE-EE hirugarrena, bozen %8,68 pilatuta (453 boto). Urola Kostan, Deba-Urola barrutian eta Gipuzkoan EH Bilduk jaso ditu boz gehien.

Gipuzkoan bezalatsu, Batzar Nagusietarako hauteskundeetan ere EH Bildu izan da nagusi Deba-Urola barrutian. Urola Kostan ere EH Bilduk jaso ditu boz gehien, baina Azkoitian EAJ izan da nagusi foru bozetan. Zehazki, EAJk botoen %42,27 eskuratu ditu (2.205 boto). EH Bildu izan da bigarren indarra, bozen %41,56 jasota (2.168 boto), eta alde handiarekin, PSE-EE hirugarrena, bozen %8,68 pilatuta (453 boto). Bestalde, Elkarrekin Podemosek botoen %3,78 eskuratu ditu (197 boto), PPk botoen %1,59 (83 boto) eta Stopek botoen %0,38 (20 boz).

Urola Kostan, berriz, botoen %45,36 jaso ditu EH Bilduk (16.477 boto), eta bozen %40,05, aldiz, EAJk (14.548 boto). PSE-EEk, berriz, bozen %6,99 eskuratu ditu  (2.437 boz), Elkarrekin-Podemosek %3,37 (1.224 boto), PPk %2,11 (765 boto) eta Stopek %0,46 (166 boto). Ondorioz, eskualdeko herri gehienetan ere EH Bildu izan da indar bozkatuena, baina izan dira salbuespenak ere: EH Bilduk jaso ditu boto gehien Aizarnazabalen, Azpeitian, Errezilen, Getarian, Orion, Zestoan eta Zumaian; EAJk, aldiz, Aian, Azkoitian eta Zarautzen. Beizaman, baina, udal bozetan Aurrena Beizama Bai izan da bozkatuena, eta EH Bildu, berriz, foru hauteskundeetan.