Floreaga Ikastetxeko kideek kantu jira egingo dute ostegunean

Andoni Elduaien 2023ko mai. 22a, 09:00
Iazko kantu jirako irudi bat. (Anartz Izagirre)

Bosgarrenez egingo du Floreaga Ikastetxeak kantu jira ostegunean. 19:30ean abiatuko dira ikastetxeko kideak, eta herriko kaleak gurutzatuko dituzte kantuan.

Floreaga Ikastetxeko kideek V. Kantu Jira egingo dute ostegunean. "Kultur transmisioan aletxoa jartzeko" asmoz, 19:30ean aterako dira kalera kantura. Alde Zaharreko kaleak gurutzatuko dituzte "betiko kantuak eta gaur egungoak" abestuz.

Ikastetxeko familia, irakasleak eta ikasleak aterako dira kalera, baina nabarmendu dute herritar guztiak daudela kantu jiran parte hartzera gonbidatuta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide