Emanaldi koloretsua eskaini du Kantu Kolorek Baztartxon

Andoni Elduaien 2023ko api. 23a, 11:45

Esna zaitez obra eskaini zuen atzo arratsaldean Kantu Kolorek herriko antzoki nagusian. Obraren helburua da hondakinen kudeaketaren garrantziaz eta eskura dauden baliabide naturalen erabilera iraunkorraz kontzientziatzea.

Atzo, larunbata, Kantu Kolore taldeak Esna zaitez ikuskizuna eskaini zuen Baztartxo antzokian. 18:00etan hasi zen taldearen musikala, eta jendetza batu zen han, ia besaulki guztiak bete baitzituzten herriko haurrek eta haien gurasoek. 

Kantu Kolorek musikaz, dantzaz, argiz eta eszena dibertigarriz beteriko musikala aurkeztu zuen familien gozamenerako. Herritarrak ingurumenarekiko sentsibilizatzeko koreografiak eta abestiak kantatu zituzten taldekideek, bide batez, plastikorik gabeko planeta hobea eraikitzea aldarrikatuz; izan ere, Esna zaitez obraren helburua da hondakinen kudeaketaren garrantziaz eta eskura dauden baliabide naturalen erabilera iraunkorraz kontzientziatzea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide