Jubilatuen elkarteko zenbait kidek egindako margo erakusketa zabaldu dute Portaleburun

Andoni Elduaien 2023ko api. 22a, 08:59

Asteko bost egunetan zabalduko dituzte Portalebururen ateak, Plaza Ondo elkarteko zenbait kidek egindako margolanak ikusteko. Atzo, ostirala, izan zen erakusketaren aurreneko eguna.

Portaleburu aretoak erakusketa berri bati ireki dizkio ateak. Atzo, ostirala, zabaldu zuten Plaza Ondo jubilatuen elkarteko zenbait kidek egindako margo erakusketa. Maiatzaren 7ra bitartean bisitatu ahalko dute herritarrek plazako erakusketa aretoa.

Mari Tere Aranbarrik, Mari Axun Basurtok, Mila Bastarrikak, Mari Tere Telleriak, Mari Angeles Etxanizek, Paz Permisanek, Maite Quintanak, Joxe Mari Eizagirrek eta Xebas Larrañagak egindako lanak ikusi ahal izango dira aretoan.

Astegunetan, astearteetan, ostegunetan eta ostiraletan zabalduko dituzte aretoaren ateak, 18:00etatik 20:00etara. Aldiz, asteburuetan, bi egunetan zabalduko dute. Zapatuetan 12:00etatik 14:00etara ikusi ahal izango dira lanak goizez, eta arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara. Igandeetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara zabalduko dituzte Portalebururen ateak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide