Etxalar, Lesaka eta Doneztebe bisitatu dituzte Plaza Ondoren azken irteeran

Andoni Elduaien 2023ko api. 21a, 16:17

Ehun lagun baino gehiagok egin zuten egunpasa asteazkenean. Jubilatuek Etxalar, Lesaka eta Doneztebe herriak ezagutzeko baliatu zuten eguna apirileko irteeran.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak antolatuta, Nafarroan izan ziren herenegun, asteazkena, ehun herritar baino gehiago. Hain justu, 109 azkoitiarrek parte hartu zuten elkartearen apirileko egunpasan. Etxalarren egin zuten hamarretakoa, eta 11:00 inguruan Lesakara abiatu ziren, eta eguerdi partea igarotzeko.

Bazkaltzera, berriz, Doneztebeko Santamaria jatetxera joan ziren. Eguraldiak lagunduta, "bikain" igaro zuten eguna herriko jubilatuek. Gainera, musikak girotuta, dantzara ere atera ziren dozena bat lagun.

(Argazkiak: Plaza Ondo elkartea)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide