Euripean baina pozez aritu ziren Azkoitiko umeak danborradan

Julen Imaz 2023ko api. 16a, 11:28

Aurten ere eguraldia ez dute alde izan haurren danbor festan, baina horrek ez du eragotzi ikuskizuna, eta ikusleek ibilbide osoan babestu zituzten atzo kalera irten ziren danbor-jotzaileak, gastadoreak eta sukaldari txikiak eta karrozan irten ziren haurrak.

Umore Ona eta Tata Danborrada elkarteek udalarekin elkarlanean antolatu dute aurten ere Azkoitiko umeen danborrada.

Atzoko festaren argazki bilduma ere ikusgai dago webgune honetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide