Euriari festarekin erantzun dio umeen danborradak

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 15a, 20:31

Pazko larunbata danbor hotsez eta pozez bete dute berriro danbor-jotzaileek, baina aurten ere eguraldiak baldintzatu du festa eta ibilbidea laburtu dute. Baldan bai, baina herriko plazan ez dute geldialdirik egin, eta frontoian borobildu dute arratsaldea.

Aurten ere zirak ezinbesteko bihurtu dira Azkoitiko umeen danborradan. Zaparrada handirik gabe, baina fin eta etengabe bota du euria, eta iaz bezala, danbor-jotzaileek ibilbide laburragoa egin dute.

240 haurrek parte hartu dute festan, eguraldi eskasari danbor hotsekin eta umorearekin erantzunda. Gurea pilotalekutik Balda plazaraino joan eta han, iaz ez bezala, geldialdia egin eta dozena erdi pieza eskaini dituzte. Aurten, frontoirako itzulerako bidea izan da laburtu dutena. Izan ere, herriko plazan gelditu gabe, zuzenean joan dira Gurearaino. Han, joan den urtean bezala, zain zuten Udal Musika Banda. Zirak kendu, eta Azkoitiko danborradaren pieza gehientsuenak aletu dituzte bata bestearen atzetik, harmailetan elkartu diren ikusleen txalo artean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide