'65' filma eta haurrentzako antzerkia, Baztartxoren asteburuko eskaintzan

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 13a, 09:00

Zapatuan, igandean eta astelehenean izango dira zinema emanaldiak. Igandean, Mar-Mar Teatroaren Arrainak bihotzean antzezlana ere ikusgai izango da.

Zinemaz eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango da datozen egunetan Baztartxo antzokian. Zinemari dagokionez, 65 (AEB, 2023) filma emango dute hiru egunetan: zapatuan eta igandean 19:30ean, eta astelehenean (ikuslearen eguna) 20:00etan. Zientzia-fikzioa eta abentuta uztartzen dituen filma da 65; Scott Beck eta Bryan Woods dira filmaren zuzendariak, baita gidoilariak ere.

Igandean, haurrei zuzendutako film emanaldiaren ordez, antzerkia izango da ikusgai Baztartxon 16:30ean. Hain zuzen ere, bere garaian atzeratu zuten Arrainak bihotzean lana taularatuko du Mar-Mar Teatroak. Antzerki emanaldi horretarako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Maxixatzenek gaur bertan; 12:00ak arte parte hartu dezakete bazkideek zozketan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide