Giro bikainarekin egin diote harrera zaleek Itzuliari

Nerea Uranga 2023ko api. 8a, 15:45

Giro ederra lagun, txirridularitzazale ugari bildu da Azurki eta Aitola artean Euskal Herriko Itzuliaren seigarren eta azken etapa ikusteko.

Gaur igaro da Euskal Herriko Itzulia Azkoititik. Euskal txirrindularitza probaren seigarren eta azken etapa jokatu dute, Eibar-Eibar artekoa. 137,8 kilometroko ibilbidea izan du, eta tartean, Azkoitiko errepideetatik barrena ibili da. Giro ederra lagun, txirridularitzazale ugari bildu da Azurki eta Aitola artean; egunpasa joanda batzuk.

Azurkiko mendatetik (1. mailakoa) sartu da Azkoitira lasterketa, eta Madariagatik zehar Azkarate gainera jaitsi dira segidan txirrindulariak. Ondoren, Azkarateko mendatea Azkoitia aldera jaitsi dute txirrindulariek, eta Baztarrikaldeko biribilgunetik Altzibarko biribilgunerako bidea egin dute saihesbidetik, eta handik Gorlako mendatea igo dute, gero Bergarara jaitsiz. Azurki gainean lasterketa buru Steven Kruijswijk (Jumbo-Visma), Ruben Guerreiro (Movistar), Attila Valter (jumbo-Visma) eta Emmanuel Buchmann (Bora) igaro dira. Gorla, gainean, berriz, Guerreiro izan da aurrena, eta atzetik izan ditu Esteban Chavez (Education-Easy Post), Edward Dunbart (Jayco) eta Valentin Paret-Peintre (AG2R Citroen).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide