Kandelen argipean egin dute Hilobirako Prozesio Santua

Urtzi Oteiza-Nerea Uranga 2023ko api. 8a, 09:22

Ostiral Santu gauez, ohiturari jarraituz, prozesioa egin dute Azkoitian. 21:30ean parrokiatik abiatuta, Jausoroko ermitara joan dira herritar ugari. 

Ostiral Santu gauean ohikoa den eran, Hilobirako Prozesio Santua egin zuten atzo iluntzean, 21:30ean parrokiatik hasita. Parrokiatik Jausoroko ermitara herritar ugarik jarraitu zuten prozesioa, kandelak eskuetan hartuta. Hara iristean, elkarrekin abestu zuten.

Bihar amaituko dituzte Aste Santuko ekintzak Azkoitian. Hona asteburu honetako egitaraua:

  • Gaur, larunbata. Pazko Bezpera.

21:00: Parrokian Pazko Gaubeila, euskaraz: sua, pazko suzia eta uraren bedeinkapena. Berpizkunde Meza.

  • Bihar, Pazko Igandea.

11:00: Pazko Meza Nagusia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide