Jende asko bildu da Ostiral Santuko arratsaldeko prozesioa ikustera

Nerea Uranga 2023ko api. 7a, 20:20

17:00etan, Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna izan da parrokian, eta hori bukatutan, prozesioa egin dute.

Aste Santuko ekintzetan murgilduta jarraitzen du Azkoitiak. Ostiral Santuko prozesioak izan ohi dira herritarrek gehien itxarondako hitzorduak, eta argi gelditu da hori arratsalde partean parrokiaren aurrealdean eta Plaza Berrian jendetza bilduta. 17:00etan, Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna izan da parrokian, eta hori amaitzean, prozesioa egin dute, parrokiatik abiatuta. 11 pauso eraman dituzte herritarren artean.

Ostiral Santuan ohi den moduan, iluntzean beste prozesio bat egingo dute: Hilobirako Prozesio Santua, hain zuzen ere, 21:30ean hasita, Parrokiatik.

Egitaraua

Gaur, Ostiral Santua.

  • 21:30ean, Hilobirako Prozesio Santua.

Apirilak 8, larunbata. Pazko Bezpera.

  • 21:00etan, Parrokian Pazko Gaubeila, euskaraz: sua, pazko suzia eta uraren bedeinkapena. Berpizkunde Meza.

Apirilak 9, igandea. Pazko Igandea.

  • 11:00etan, Pazko meza nagusia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide