Eskola kiroleko eta federatuen Gipuzkoako Karate Txapelketak hartu du Elkargunea

Ane Olaizola 2023ko api. 2a, 12:44

Gipuzkoako Karate Txapelketaren aurretiazko faseko lehiak jokatu dituzte Elkargunean, eta guztira, 80 bat lagun elkartu dira bertan, tartean Azkoitiko klubekoak.

Eskola kiroleko eta federatuen Gipuzkoako Karate Txapelketa jokatu dute goizetik hasita Azkoitian. 09:30ean hasi da lehia Elkarguneko kantxa nagusian, eta 80 bat karatekak eskaini dituzte erakustaldiak han, tartean Azkoitiko Kanku klubekoak. Gipuzkoako Karate Txapelketaren aurretiazko faseko lehiak jokatu dituzte bertan. Izan ere, Azkoitiko lehen faseko neurketen ondoren, Gipuzkoako karateka onenek Euskadiko Karate Txapelketa jokatuko dute, Legazpin (Gipuzkoa).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide